Gezurra dirudi eta zeharo damutua nago azpaldidanik ez dudala blogean idazten baina oso zaila egiten zait tartetxo bat lortzea hemen aritzeko. Gaztelainakoan, berriz, nekez eguneratzen dut...baina egin, egiten dut. Hori dela eta barkamena eskatzen dut eta egitan, zin egiten dut ,saiatuko naizela maizago idaten.
Beno ba, hau esan ondoren gogorarazi behar dugu Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA dela, baina egia esan, eta hortik irakurri dudan bezala: Euskararen eguna guztiak dira, abenduaren 3a eta urteko beste egun guztiak ere eta horrela bizi egin behar dugula. bestela....akabo.
Halere, espero dut ostegunean inoiz baina ahalegin handiagoak egingo dugula eguna euskaldu borobila izan dadin. Animo eta euskaraz bizi!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario