viernes, 18 de septiembre de 2015

MAGIALDIAN

Abra cadabra pata de cabra?  ezzzzz, gaur esan behar zen: LI LI LI. Hitz hauekin Pepinek truko guztiak lortu ditu baita guri adarra jotzea ere jajajaja.
Oso ondo pasa dugu eta berak amaieran esan duen bezala, bizi dugun egoera larrian irrifarreak lortzeak merezi du eta baietz lortu duela. Mila esker eta zorionak egindako lanagatik.




martes, 15 de septiembre de 2015

GENESISA:ARGAZKI ERAKUSKETA

Ostiralean Andre Mari Zuri enparantzara joan ginen argazki erakusketa bat ikustera. Oso gustura egon ginen eguzkia gogoz jo arren.Gero galdetegia betetzeko Vitoria-Gasteiz eskultura begetalaren ondoan eseri ginen.
Bai irteera polita. Ea noiz errepikatzen dugun!!

jueves, 10 de septiembre de 2015

ALICIAREN URTEBETETZEA

Eta betiko moduan.... jaten hasi gara. Gaur, Aliciaren urtebetetzea ospatzeko txokolate eta bizkotxo bat egin dugu. Lehenik eta  behin osagaiak erostera joan gara eta gero errezeta kontuan harturik hamaiketako prestatu dugu.
Benetan goxo zegoela.
Baina Andreak esaten duen moduan....Eskerrak gero amarekin joan behar naizela ibiltzera, bestela.....


lunes, 7 de septiembre de 2015

AMAITU DIRA OPORRAK!!!

Kaixo lagunak:
Hemen gaude berriro indarrak berriztuak eta kurtso honetarako lanak prestatzen jo ta ke gabiltza.
Dakizuenez Itziarrek alde egin du adina baitzuen eta tailerretara joan da. Lasai... bisitan joango gara....
Geurera Sara etorri da eta nahiz eta aurretik  Institutotik  ezagutu oso pozik egongo gara gurekin izateaz.





Ez izan penarik oporrak amaitu direlako
                       
aurten ekintza pila  eta lan handia  egingo ditugu.