lunes, 25 de mayo de 2015

ESKOLAPIOTARA BISITA

Joan den astean Eskolapiotara joan ginen. Egun horretan azoka zuten eta bide batez Joseba eta Aritz ikusi genituen. Oso gustora daude bertan Joseba eta Aritz .
Azoka gauza asko zituzten salgai: landareak, loreak, bizkotxoak, bonboiak,......
Ea datorren urtean ere bueltatzen garen!!!

viernes, 15 de mayo de 2015

IBAN ETA CARLOTA BISITATZERA JOAN GARA.....

Atzo goizean Iban eta Carlota bisitatzera joan ginen Lakuan dagoen Lanerako Zentrura. Carlota gaixorik zegoen eta ez genuen ikusi. Carlota zaindu eta muxu haundi bat denon partez.


Ibanekin egon ginen, oso pozik jarri zen gure bisitarekin. Ibanek bertan egiten dituzten ekintzak eta tailerrak erakutsi zizkigun. Eta 11:00ak iritsi zirenean jantokian guztiak elkartu ginen eta hamaiketakoa jan genuen.
 





Ea datorren ikasturtean berriz ere joateko aukera dugun. Ondosegi eta eskerrik asko!!

4.B-KO IKASLEEN BISITA

Maiatzaren 13an gure gelara 4.B gelako ikasleak etorri bisitan.



Gure gela ezagutzen ez zutenez, bertan egiten ditugun ekintzak eta tailerrak azaldu genien. Gero memory eta dominora jolastu genuen elkarrekin. Oso gustora egon ginen guztiok. Nahi duzuenean berriz ere etorri, laister arte!!!




jueves, 14 de mayo de 2015

OLARIZUKO ETXERA IRTEERA

Asteartean, maiatzaren 12an, Olarizuko Etxera joan ginen D.K-ko ikaskideekin batera.




Bertan Janire izeneko begiralearekin egon ginen eta eguzkitako labea egin genuen. Asko gustatu zitzaigun ekintza. Gainera Janirek ideia oso ona eman zigun: egindako labearekin egun batean saltxitxak egin ditzakegu hamaiketakorako.



Gero etxeko teilatuan dituzten eguzkitako plakak erakutsiko zizkiguten. Eguzkiaren beroaren bitartez etxean energia asko aurreztu daitekeela erakutsi zigun.



Baita ere, bertan Biomasa daukate etxearen berokuntzarako. Biomasarako pelleta erabiltzen dute eta bertako instalazioak ikusi genituen



Oso gustora egon ginen, eskerrik asko Janire!!!

domingo, 10 de mayo de 2015

UDALTZAINGOAN ETA SUHILTZAILEAK BISITATZEN

Bai, bai Udaltzaingoa bisitatzen eta oso ondo gainera. Asko ikasi dugu. Gutako batzuk egonak ginen aurretik baina beste hainbatentzat sorpresa handia izan da polizia eta suhiltzailen artean ibiltzea.
Lehenik eta behin bizikletaz eta motorrez ibili gara, bitartan beste batzuk oinezkoen papera egiten zuten. Gero txandatu ditugu garraioak guztietatik pasatu arte. Oso dibertigarria izan da eta Gurutze pozik jarri da guk zirkulazio ikurrak ezagutzen genituelako.
Gero Soniarekin egon gara eta Zuhiltzaile Parkea erakutsi digu. Zenbat gauza eta zein interesgarria eta kamioietan igotzeko esan digunean Bufffff! FLIPATU DUGU!!!!


Mila esker!!!eta hurrengo bat arte!!!