Gezurra dirudi eta zeharo damutua nago azpaldidanik ez dudala blogean idazten baina oso zaila egiten zait tartetxo bat lortzea hemen aritzeko. Gaztelainakoan, berriz, nekez eguneratzen dut...baina egin, egiten dut. Hori dela eta barkamena eskatzen dut eta egitan, zin egiten dut ,saiatuko naizela maizago idaten.
Beno ba, hau esan ondoren gogorarazi behar dugu Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA dela, baina egia esan, eta hortik irakurri dudan bezala: Euskararen eguna guztiak dira, abenduaren 3a eta urteko beste egun guztiak ere eta horrela bizi egin behar dugula. bestela....akabo.
Halere, espero dut ostegunean inoiz baina ahalegin handiagoak egingo dugula eguna euskaldu borobila izan dadin. Animo eta euskaraz bizi!!!
2015 batera hasi gara euskeraz egiten. Hori dela eta oso irtera gutxi ditugu, baina hemendik aurrera izango duzue egiten dugun guztia bi hizkutzetan irakurtzeko aukera.
martes, 1 de diciembre de 2015
jueves, 1 de octubre de 2015
AZKEN EGUNEETAKO BERRIAK
Oso lanpetuta ibili gara eta apenas ez dugu astirik atera idazteko. Hala ere, erderaz eguneratua egon arren saiatuko naiz euskaraz ere eguneraturik edukitzen. Barkaidazue mesedez.
Gaur jantokian hasiko gara eta antolakuntza zaila egiten zaigu ikasle asko dira eta baina seguru gaude txintxo portatuko direla eta horrek lasaitzen gaitu.
Atzo, sukaldaritza tailerrean kalabazin bizkotxoa egin genuen Aliciarekin eta gaur hamaiketarako jan dugu. Oso goxoa zegoen eta zorionez biharko sobratu da. Mmmmm!!

viernes, 18 de septiembre de 2015
MAGIALDIAN
Abra cadabra pata de cabra? ezzzzz, gaur esan behar zen: LI LI LI. Hitz hauekin Pepinek truko guztiak lortu ditu baita guri adarra jotzea ere jajajaja.
Oso ondo pasa dugu eta berak amaieran esan duen bezala, bizi dugun egoera larrian irrifarreak lortzeak merezi du eta baietz lortu duela. Mila esker eta zorionak egindako lanagatik.
Oso ondo pasa dugu eta berak amaieran esan duen bezala, bizi dugun egoera larrian irrifarreak lortzeak merezi du eta baietz lortu duela. Mila esker eta zorionak egindako lanagatik.
martes, 15 de septiembre de 2015
GENESISA:ARGAZKI ERAKUSKETA
Ostiralean Andre Mari Zuri enparantzara joan ginen argazki erakusketa bat ikustera. Oso gustura egon ginen eguzkia gogoz jo arren.Gero galdetegia betetzeko Vitoria-Gasteiz eskultura begetalaren ondoan eseri ginen.
Bai irteera polita. Ea noiz errepikatzen dugun!!
Bai irteera polita. Ea noiz errepikatzen dugun!!
jueves, 10 de septiembre de 2015
ALICIAREN URTEBETETZEA
Eta betiko moduan.... jaten hasi gara. Gaur, Aliciaren urtebetetzea ospatzeko txokolate eta bizkotxo bat egin dugu. Lehenik eta behin osagaiak erostera joan gara eta gero errezeta kontuan harturik hamaiketako prestatu dugu.
Benetan goxo zegoela.
Baina Andreak esaten duen moduan....Eskerrak gero amarekin joan behar naizela ibiltzera, bestela.....
Benetan goxo zegoela.
Baina Andreak esaten duen moduan....Eskerrak gero amarekin joan behar naizela ibiltzera, bestela.....
lunes, 7 de septiembre de 2015
AMAITU DIRA OPORRAK!!!
Kaixo lagunak:
Hemen gaude berriro indarrak berriztuak eta kurtso honetarako lanak prestatzen jo ta ke gabiltza.
Dakizuenez Itziarrek alde egin du adina baitzuen eta tailerretara joan da. Lasai... bisitan joango gara....
Geurera Sara etorri da eta nahiz eta aurretik Institutotik ezagutu oso pozik egongo gara gurekin izateaz.

Ez izan penarik oporrak amaitu direlako
aurten ekintza pila eta lan handia egingo ditugu.

viernes, 5 de junio de 2015
SALBURUAN
Ezin dugu esan ikasturte osoan merezi ez duen irterarik egon denik , baina gaurkoa itzela izan da. Pasatu dugu primeran, eguna ezin hobea eta Txerra bikaina. Hasieratik bukaerara naturaren bizipen sakona izan da . Animaliak oso gertutik ikusi dugu ... bukaeran gure familiakoak ematen zuten: zikoina, oreina, ahateak, burruntzia....
Zein polita izan da eta zein ondo pasa dugun. Mila esker. Bai bukaera polita ikasturte paregabearentzat!!
Zein polita izan da eta zein ondo pasa dugun. Mila esker. Bai bukaera polita ikasturte paregabearentzat!!
lunes, 1 de junio de 2015
ARMENTIAKO BASOAN
Bai egun potente gaurkoa.Autobusez Armentiako basora joan gara eta Usoarekin oso joku polita egin dugu. Oso adi egon behar izan dugu fitxan izandako zuhaitza aurkitzeko.
Gero, hamaiketako jan ondoren, beste jolas bat egin dugu banku batean eseritak. Bai ondo pasa dugula. Paseoa izugarria izan da eta gauza asko irakatsi dizkigu Usoak. Mila esker. Primeran egon da espero dugu itzultzea.

lunes, 25 de mayo de 2015
ESKOLAPIOTARA BISITA
Joan den astean Eskolapiotara joan ginen. Egun horretan azoka zuten eta bide batez Joseba eta Aritz ikusi genituen. Oso gustora daude bertan Joseba eta Aritz .
Azoka gauza asko zituzten salgai: landareak, loreak, bizkotxoak, bonboiak,......
Ea datorren urtean ere bueltatzen garen!!!
viernes, 15 de mayo de 2015
IBAN ETA CARLOTA BISITATZERA JOAN GARA.....
Atzo goizean Iban eta Carlota bisitatzera joan ginen Lakuan dagoen Lanerako Zentrura. Carlota gaixorik zegoen eta ez genuen ikusi. Carlota zaindu eta muxu haundi bat denon partez.
Ibanekin egon ginen, oso pozik jarri zen gure bisitarekin. Ibanek bertan egiten dituzten ekintzak eta tailerrak erakutsi zizkigun. Eta 11:00ak iritsi zirenean jantokian guztiak elkartu ginen eta hamaiketakoa jan genuen.
Ea datorren ikasturtean berriz ere joateko aukera dugun. Ondosegi eta eskerrik asko!!
4.B-KO IKASLEEN BISITA
Maiatzaren 13an gure gelara 4.B gelako ikasleak etorri bisitan.
Gure gela ezagutzen ez zutenez, bertan egiten ditugun ekintzak eta tailerrak azaldu genien. Gero memory eta dominora jolastu genuen elkarrekin. Oso gustora egon ginen guztiok. Nahi duzuenean berriz ere etorri, laister arte!!!

jueves, 14 de mayo de 2015
OLARIZUKO ETXERA IRTEERA
Asteartean, maiatzaren 12an, Olarizuko Etxera joan ginen D.K-ko ikaskideekin batera.
Bertan Janire izeneko begiralearekin egon ginen eta eguzkitako labea egin genuen. Asko gustatu zitzaigun ekintza. Gainera Janirek ideia oso ona eman zigun: egindako labearekin egun batean saltxitxak egin ditzakegu hamaiketakorako.
Gero etxeko teilatuan dituzten eguzkitako plakak erakutsiko zizkiguten. Eguzkiaren beroaren bitartez etxean energia asko aurreztu daitekeela erakutsi zigun.
Baita ere, bertan Biomasa daukate etxearen berokuntzarako. Biomasarako pelleta erabiltzen dute eta bertako instalazioak ikusi genituen
Oso gustora egon ginen, eskerrik asko Janire!!!
domingo, 10 de mayo de 2015
UDALTZAINGOAN ETA SUHILTZAILEAK BISITATZEN
Bai, bai Udaltzaingoa bisitatzen eta oso ondo gainera. Asko ikasi dugu. Gutako batzuk egonak ginen aurretik baina beste hainbatentzat sorpresa handia izan da polizia eta suhiltzailen artean ibiltzea.
Lehenik eta behin bizikletaz eta motorrez ibili gara, bitartan beste batzuk oinezkoen papera egiten zuten. Gero txandatu ditugu garraioak guztietatik pasatu arte. Oso dibertigarria izan da eta Gurutze pozik jarri da guk zirkulazio ikurrak ezagutzen genituelako.
Gero Soniarekin egon gara eta Zuhiltzaile Parkea erakutsi digu. Zenbat gauza eta zein interesgarria eta kamioietan igotzeko esan digunean Bufffff! FLIPATU DUGU!!!!
Mila esker!!!eta hurrengo bat arte!!!

lunes, 27 de abril de 2015
OLARIZUKO BARATZETAN
Ezin sinestu zein polita dauden Olarizuko baratzak. Barazkiak ateratzen hasi dira. Letxugak, tipulak, ilarrak eta babak ikus daitezke eta ez hori bakarrik, zuhaitzak loratzen hasi dira eta ezinbesteko ikuskizuna da ere. Aukera baduzue hurbildu zaitezte. Ez zarete damutuko!!
martes, 24 de marzo de 2015
KORRIKA19, DENOK KORRIKARA!!
Urepeletik Bilbora , 2015eko Martxoaren 19tik 29ra korrika izango da. Gasteizera larunbatean iritsiko da, Martxoak 28an.
Ekialdea Institutoak kilometro bat izango du, 14:17tan Manuel Iradier kalean hartuko dugu lekukoa eta Green Capital plazaraino korrika joango gara tipi-tapa. Lagunok animatu parte hartzera !!!!
Ekialdea Institutoak kilometro bat izango du, 14:17tan Manuel Iradier kalean hartuko dugu lekukoa eta Green Capital plazaraino korrika joango gara tipi-tapa. Lagunok animatu parte hartzera !!!!
lunes, 16 de marzo de 2015
ANDREAREN URTEBETETZEA
Igandean, Martxoaren 15ean Andrearen urtebetetzea izan zen. Guk gaur ospatu dugu gelan. Andreak pasta goxo-goxoak ekarri dizkigu . Guk zorionak zuri......abestu diogu, asko gustatzen zaigu abestea eta.
Eskerrik asko Andrea!!!
Eskerrik asko Andrea!!!
AUTOBUS GELTOKI BERRIRA BISITA
Ostiralean autobus geltoki berria ezagutzera joan ginen. Tranbiaz joan ginen bertara, Anguleman hartu genuen eta Euskal Herria geltokian jetsi ginen.
Vitoria-Gasteiz autobus geltoki berria oso haundia eta polita geratu da.
Vitoria-Gasteiz autobus geltoki berria oso haundia eta polita geratu da.
viernes, 13 de marzo de 2015
MUSIKA ENTZUNALDIA
Atzo Jesus Guridi Kontserbatorioan egon ginen musika entzunaldi batean. Musika elektronikoa nola egiten den adierazi zuten.
Oso tresna bereziak erabili zuten eta oso gustura egon ginen.
Oso tresna bereziak erabili zuten eta oso gustura egon ginen.
Eta ohartxo bat: egun batzuetan ez naiz egongo eta Nagorek bere
burua eskaini du bloga eramateko, horregatik, eskertu behar diogu egingo duen
ahalegina eta lana. Mila esker Nagore.
miércoles, 11 de marzo de 2015
EUREKA!!!! BESTE SARI BAT!!!
Atzo arratsaldean Amaia etorri zen gelara Gela garbiaren saria ematera. Ezin sinestu. Egunero gela txukun husten saiatu arren ez genuen itxaropen handirik, zeren gero eta zailagoa da irabaztea, kontepentzia hainbat eta latzagoa baita.
Amaia ere mundiala egon zen zeren diploma eta saria ekartzeaz gain goxokiak eta gailetak ekarri zizkigun(badirudi Alfredoren armairutik arturik jejejeje).
Zorionak guztioi, ni barne(jejeje),egindako lanagatik eta baita Institutuari emandako sariagatik.

viernes, 6 de marzo de 2015
FORU PLAZATIK ARTIUM MUSEORA
Garrantzia handia du gure historia ezagutzea baita gure herrian bere aztarna utzi duten artistak. Kasu honetan Chillida dugu protagonista. Bai Foru Enparantzan baita Artiumen eskultura bana topa dezakegu.Forutan ESTELA izeneko eskultura. Han bere jatorria eta zergatia azaldu digu gidak.
Gero, Artiumen alde batean Oteizaren eskulturarekin batera Chilidaren beste eskultura bat ikusi dugu ELOGIO A LA ARQUITECTURA XVI.
Gero, Artiumen alde batean Oteizaren eskulturarekin batera Chilidaren beste eskultura bat ikusi dugu ELOGIO A LA ARQUITECTURA XVI.
sábado, 28 de febrero de 2015
EL CORREO IKUSTERA JOAN GARA
Euria egin arren irteera merezi izan du zeren ikusi duguna oso interesgarria izan da. Aitorrek Eguankariari buruz gauza asko erakutsi digu eta gure esku tartean duela berrogei urteko egunkariak izan ditugu. Hau altxorra!!
Baina, egia esan, ilusio gehien egiten ziguna eta egin dugula izan da Don Celesekin argazkia ateratzea eta gainera opari pilo eman dizkigute. Mila esker!!

Baina, egia esan, ilusio gehien egiten ziguna eta egin dugula izan da Don Celesekin argazkia ateratzea eta gainera opari pilo eman dizkigute. Mila esker!!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)