Oso lanpetuta ibili gara eta apenas ez dugu astirik atera idazteko. Hala ere, erderaz eguneratua egon arren saiatuko naiz euskaraz ere eguneraturik edukitzen. Barkaidazue mesedez.
Gaur jantokian hasiko gara eta antolakuntza zaila egiten zaigu ikasle asko dira eta baina seguru gaude txintxo portatuko direla eta horrek lasaitzen gaitu.
Atzo, sukaldaritza tailerrean kalabazin bizkotxoa egin genuen Aliciarekin eta gaur hamaiketarako jan dugu. Oso goxoa zegoen eta zorionez biharko sobratu da. Mmmmm!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario